2010/05/27

Arrakasta haundia lortu du Abusuko bibliotekaren “Ezagutu zeure biblioteka” programak

Seiehundik gora lagunek hartu dute parte Abusuko Bibliotekak 2009-2010 ikasturtean abian jarri duen “Ezagutu zeure Biblioteka” programan.

Programa honen onuradunek –batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleak, nahiz eta helduek, jubilatuek eta etorkinek ere parte hartu duten- , besteak beste, honakoak egiteko aukera izan dute: jokoen bitartez liburuetan informazioa bilatzen ikasi, Internet bidezko katalogoan dokumentuak bilatu, ipuinak entzun edota bibliotekak eskaintzen dituen zerbitzuen berri izan.

Formakuntza saio hauetan parte hartu duten ikasle eta irakasleek Abusuko Bibliotekak martxan jarri duen programa honi jarritako balorazio oso ona izan da. Jarduera hau beste hainbat ekimen eta kanpainen osagarri da Abusu Sarean-ek (Abusuko elkarte eta instituzioen sareak) bultzatutako “Abusu, auzo irakurlea” proiektuaren barruan. Proiektu horri hain zuzen, astean egun bat eskaini diogu Bibliotekan eta goizez ere ireki dugu, horrela ohikoa baino askoz jende gehiago erakarriz.



Más de 600 personas han participado en el programa “Conoce tu Biblioteca” llevado a cabo por la biblioteca de Abusu durante el curso 2009-2010.

Las personas beneficiarias de dicho programa, principalmente estudiantes de Educación Primaria, aunque también colectivos de personas adultas, jubiladas e inmigrantes, han tenido la oportunidad de aprender a encontrar información en los libros a través de juegos, buscar documentos en el catálogo bibliotecario a través de internet, escuchar cuentos o conocer los servicios que la biblioteca ofrece.

Tanto el alumnado como el profesorado que lo ha acompañado durante estas sesiones de formación ha valorado muy positivamente este programa que la biblioteca de Abusu ha puesto en marcha como complemento a una serie de acciones y campañas dentro del proyecto “Abusu, un barrio lector” de Abusu Sarean (la red de asociaciones e instituciones de Abusu) al que la biblioteca ha dedicado un día semanalmente, abriendo sus puertas también en horario de mañana, y que ha atraído a muchas personas más de las habituales.

2010/05/20

Haur irakurketa klubeko azken saioa Abusuko Bibliotekan

Datorren ostiralean, maiatzak 21, amaiera emango diegu ikasturte honetako Haur irakurketa klubeko saioei. Aurten 2 talde aritu dira klubean: 7 eta 8 urte bitarteko haurrekin bat eta 9tik 11ra bitartekoekin beste bat. Parte hartzaileek 8 liburu irakurri dituzte guztira eta haien iritziak plazaratzeko aukera izan dute saioetan.

Datorren ikasturterako Irakurketa klub birtuala sortuko du Abusuko Bibliotekak, haur eta gazte irakurle gehiagoarengana hurbildu nahian. Beraz, datorren ikasturtean Bibliotekan edo ziberespazioan elkartuko gara.

Uda dibertigarria opa dizuegu liburu atsegingarriz betea!



El próximo viernes, día 21 de mayo finalizan las sesiones del Club de lectura infantil de este curso. Este año han participado 2 grupos, uno de niñas y niños de 7 y 8 años, y otro de 9 a 11 años. Los y las participantes de este taller han leído 8 libros en total, pudiendo exponer sus opiniones en grupo durante las sesiones.

Para el próximo curso la Biblioteca de Abusu creará el Club de lectura virtual, para acercar a un mayor número de lectores infantiles y juveniles. Así pues, durante el próximo curso nos reuniremos en la Biblioteca o en el ciberespacio.

¡Os deseamos un verano divertido lleno de lecturas entretenidas!

2010/05/17

Liburu berriak

Herriguneko Udal Bibliotekak erositako azken liburu gomendagarriak aurkezten dizkizue.




La Biblioteca Municipal de Arrigorriaga (casco) os presenta los últimos libros adquiridos.

2010/05/10

Ordutegi berezia / Horario especial


Maiatzaren 19tik ekainaren19ra, Herriguneko Udal Bibliotekak ikasleei ordutegi berezia eskainiko die.



Del 19 de mayo al 19 de junio la Biblioteca Municipal de Arrigorriaga (Casco) ofrecerá un horario espacial a los estudiantes

2010/05/06

Ipuin txokoa

Datorren ostiralean, maiatzak 7, ipuin kontaketa saio berria izango duzue Bibliotekako Txoko Txikian, beti bezala, 17:30ean.

“Lagunak”

Saio honekin amiera emango diogu ikasturte honetako Ipuin Txokoari.

Bibliotekan elkartuko gara!



El próximo viernes, día 7 de mayo, disfrutaremos de una nueva sesión de cuentos en el Rincón Infantil de la Biblioteca. Será, como siempre, a las 17:30.


“Lagunak”


Esta será la última sesión de cuentos de este curso.

Nos vemos en la Biblio!

2010/05/03

Eskola bisitaldiak

Herriguneko Udal Bibliotekara Herri Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 70 ikasle inguru hurbildu dira liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera.



La Biblioteca Municipal de Arrigorriaga (casco) ha recibido la visita de alrededor de 70 escolares de cuarto de primaria del Colegio Público con el fin de que los jóvenes puedan conocer los servicios que ésta ofrece.