2010/06/21

Ipuin eta letren terrazak

Euskara Sailak eta Arrigorriagako Udal Bibliotekak udako ohiko programa aurkezten dizuete: IPUIN ETA LETREN TERRAZAK, euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena.

Ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean, goizez 11:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldez 17:30etik 19:30era bitartean, Lehendakari Agirre parkera doazenek umeentzako ipuin eta liburu eskaintza oparoaz gozatu ahal izango dute eta hainbat tailer eta jarduera izango dituzte, hala nola, txotxongiloak, ipuin-kontalariak...

Udako egunak entretenigarri egiteko, astelehenetik ostiralera, hiru aste horietan zehar, umeek hitzordua daukate euskararekin eta irakurketarekin Lehendakari Agirre parkean.



El Departamento de Euskera y la Biblioteca Municipal de Arrigorriaga os presentan su tradicional programa de verano: IPUIN ETA LETREN TERRAZAK, una propuesta a favor del uso del euskera y la lectura infantil.

Quienes se acerquen al Parque Lehendakari Agirre del 28 de junio al 16 de julio, de 11:00 a 13:00 de la mañana y de 17:30 a 19:30 de la tarde, podrán disfrutar de una variada oferta de cuentos y libros para niños/as, numerosos talleres y actividades, como títeres, cuentacuentos...

Para amenizar los días de verano, de lunes a viernes, durante tres semanas, los niños/as tienen una cita en el Parque Lehendakari Agirre con el euskera y la lectura.

2010/06/18

Udako mailegu berezia

Urtero bezala, Arrigorriagako Bibliotekek udako oporraldi osorako mailegu berezia eskaintzen dute, ekainaren 21etik irailaren 20ra arte.




Como todos los años, una vez más os ofrecemos un préstamo especial para el periodo vacacional. A partir del 21 de junio y hasta el 20 de septiembre.

2010/06/15

Udako ordutegia

Urtero bezala, Arrigorriagako Bibliotekek goizez irekiko dute uda garaian, ekainaren 21etik uztailaren 16ra, eta ordutegi berria hauxe da: 10:30 – 13:30




Como todos los años, las Bibliotecas de Arrigorriaga abrirán por las mañanas en verano, del 21 de junio hasta el 16 de julio, con el nuevo horario: 10:30 – 13:30

2010/06/11

Udarako liburuak

Uda hurbiltzen ari da eta berarekin batera aisialdirako garaia. Hondartzara joan, mendian ibili, bidaiatu, parkean etzan, igerilekuan txonboak egin, bizikletaz mugitu, oporrak prestatu, jaietan dibertitu…, eta nola ez, libururen bat gozo-gozo dastatzeko garaia. Horretarako Abusuko Bibliotekak “UDARAKO LIBURUAK” irakurketa gida aurkezten dizu, uda honetan irakurriz(, ) ere, goza dezazun.


Udan honetan, freskatu zaitez liburuekin!



Con la llegada del verano se acerca también la época del ocio; para ir a la playa, andar por el monte, viajar, tumbarte en el parque, darte un chapuzón en la piscina, moverte en bici, preparar las vacaciones, divertirte en las fiestas…, y, cómo no, para disfrutar de un buen libro. Para ello, la Biblioteca de Abusu te presenta una guía de libros, "LECTURAS PARA EL VERANO", para que disfrutes de tu tiempo libre también leyendo.


Este verano, refréscate con los libros!

2010/06/03

Pelikula berriak

Abusuko Bibliotekak PELIKULA berriak jarri ditu zure eskura hilabete honetan. Adibide gisa hemen aurkezten dizkizuegun hauek. Eskuraketa berri guztiak ikusteko sartu gure katalogoan.



La Biblioteka de Abusu pone a tu disposición nuevas PELICULAS en formato DVD. Como muestra de ello, éstas que presentamos aquí. Si quieres ver todas las adquisiciones, sólo tienes que entrar en nuestro catálogo.