Club de lectura infantil - GAXTAMIN ETA SUZKO HARRIA
Idazlea: Marcus Pfister
Argitaletxea: Alberdania
Gaxtamin ozeanoaren erdian galdutako uharte batean bizi da beste saguekin batera. Egun batean harri miresgarri bat aurkitzen du Gaxtaminek leize zulo baten sakonean: argia eta beroa banatzen dituen suzko harria da.
Harri miresgarriak berehala erakartzen ditu lagunak. Gauza bera nahi dute denek: nork bere etxean eduki altxor eder hori.
Baina zaharren batzarreko nagusi Anton Sentonek gauza bat jakinarazten die: “Suzko harri miresgarri hori lurrarena da, ezin zaio besterik gabe ostu, ezer trukean eman gabe”
Hemendik aurrera liburua bi amairetan banatzen da, ongi amaitu daiteke edo okerreko bidea hartu.
Norberak erabaki baharko du jarraitu nahi duen bidea.
TALDEAN IZANDAKO NOTA: 9,8
GAIA: Ekologismoa
AGERTZEN DIREN SENTIMENDUAK: Berekoitasuna, inbidia, lehia eta poza