2009/02/19

Umeentzako irakurketa kluba / Club de lectura infantil



Izena: Gaspar eta zuhaitzak
Egilea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Irudigilea: Belén Lucas

Gasparrek badu gaur berri bat kontatzeko, hazi egin da. Lagunen barreak ez entzutearren maiz isiltzen da Gaspar. Berak Itziar maite du, Uxueren ama, baina lotsa ematen dio kontatzea. Bai, Itziar maite du bere arreba Ane maite duen bezala. Gasparrek ez du gustukoa Ines irakaslearen gelara joatea, baina gaur ondo pasa du, Ainhoa ezagutu baitu eta orain bera du gustuko. Eta gustuko du Inesengana joatea. Gaspar hazi egin da eta badaki, osaba Joakinek ziurtatu baitio, haziak jateagatik ez direla bere barruan zuhaitzak haziko. Orain irrikaz dago eskolara joateko Julian eta Kepari lotsarik gabe esango baitie Ainhoa bere andregaia dela eta bikaina dela.

No hay comentarios: