2009/12/11

Gabon postal erakusketa


Hirugarren urtez Abusuko Bibliotekak GABON POSTAL ERAKUSKETA antolatuko du abenduaren 23-30ra Abusu Zentro Soziokulturalean Sarrera Nagusian. Lanak aurkezteko epea abenduaren 19ra arte luzatuko da eta Bibliotekan bertan aurkeztu beharko dira. Postalak DIN-A5 neurrikoak izan beharko dute, gaia “Gabonak”, jakina, eta edozein teknika erabili ahal izango da.

Aurten ere, parte hartzea sarituko da hainbat liburu sorta zozketatuz, eta opari berezi bat zozketatuko dugu “Olentzero eta Mari Domingi” gaia aurkezten dutenen artean.

Gabonetan ere, askatu irudimena!
(Nerea Ruizen argazkia - 2008)




Por tercer año consecutivo la Biblioteca de Abusu organiza una EXPOSICIÓN DE POSTALES NAVIDEÑAS del día 23 al 30 de Diciembre en el Hall Principal del Centro Sociocultural Abusu. La entrega de las postales finalizará el día 19 de diciembre y se deberán entregar en la Biblioteca. Los trabajos se deberán realizar en tamaño DIN-A 5, deberán representar un tema navideño y podrán utilizar cualquier técnica para su ejecución.
Este año, también, premiaremos la participación sorteando varios lotes de libros entre todas las personas participantes y un regalo especial entre todos aquellos trabajos que se presenten sobre el tema “Olentzero eta Mari Domingi

¡Da rienda suelta a tu imaginación!, también en Navidad
(Foto de Nerea Ruiz - 2008)