2011/06/27

Ipuin eta letren terrazak

Euskara Sailak eta Arrigorriagako Udal Bibliotekak udako ohiko programa aurkezten dizuete: IPUIN ETA LETREN TERRAZAK, euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena.

Ekainaren 28tik uztailaren 14ra bitartean, arratsaldez 17:30etik 19:30era bitartean, Lehendakari Agirre parkera doazenek umeentzako ipuin eta liburu eskaintza oparoaz gozatu ahal izango dute eta hainbat tailer eta jarduera izango dituzte, hala nola, txotxongiloak, ipuin-kontalariak...

Udako egunak entretenigarri egiteko, astelehenetik ostiralera, hiru aste horietan zehar, umeek hitzordua daukate euskararekin eta irakurketarekin Lehendakari Agirre parkean.



El Departamento de Euskera y la Biblioteca Municipal de Arrigorriaga os presentan su tradicional programa de verano: IPUIN ETA LETREN TERRAZAK, una propuesta a favor del uso del euskera y la lectura infantil.

Quienes se acerquen al Parque Lehendakari Agirre del 28 de junio al 14 de julio, de 17:30 a 19:30 de la tarde, podrán disfrutar de una variada oferta de cuentos y libros para niños/as, numerosos talleres y actividades, como títeres, cuentacuentos...

Para amenizar los días de verano, de lunes a viernes, durante tres semanas, los niños/as tienen una cita en el Parque Lehendakari Agirre con el euskera y la lectura.

1 comentario:

Asun Agiriano dijo...

Kaixo,
Debagoieneko udal liburutegiek aspaldian, 2003.urtean alegia, erabili genuen irakurtzen duen karramarro hori Biblioporrak gida kaleratzeko.Diseinua Salamancako Apunto enpresak egin zigun,orain berriz erabiltzeak harritu egin gaitu, halere, trankil, ez diogu SGAE-ri ezer esango.

Asun Agiriano
Arrasateko haur bibliotekaria