2008/12/29

Irakurketa Kluba - Nemesioren itzala




Izenburua: Nemesioren itzala
Egilea: Pako Aristi


Apetitu gutxikoa izaki Pako Aristik sortu eta Jokin Larreak marraztutako istorio honetako protagonista, argal-argala da, bere amaren zoritxarrerako. Seme sendoa izatea nahi luke hark, baina ez alferrik Nemesiorekin! Nolanahi ere, azken aldian beste kezka bat ere badu amak, gauero norbaitek hozkailutik jana lapurtzen duelako. Nemesio ez dela badaki, nor ote lapurra? Biak bakarrik bizi dira etxean, aitak alde egin zuenetik. Azkenean litxarreroa harrapatzen du amak: bere semearen itzala da eta Nemesio melarra ez bezala, potolo-potolo dago. Amak, haserre, xurgagailuaren barruan uzten du preso itzala. Baina Nemesiori lapurra nor den erakusteko xurgagailua irekitzen duenean, itzalak ihes egiten die, tutik esan gabe ez mutikoari ez bere amari.

No hay comentarios: