2009/04/27

Umeentzako irakurketa kluba / Club de lectura infantil

Los libros elegidos para el siguiente encuentro del Club de lectura infantil de la Biblioteca Municipal de Arrigorriaga (Casco) han sido Nire arreba Aixa y Gaspar eta zuhaitzak



LEHENENGO IRAKURLEAK

Izenburua: Nire arreba Aixa
Idazlea: Meri Torras
Argitaletxea: Elkar

Nire arreba Aixa berezia da. Ez zen irten nire amaren sabeletik: hegazkinez etorri zitzaigun Afrikatik. Aixa oso trebea da gauza batzuetan; besteetan, berriz, ez hainbeste. Harriak jaurtitzen, adibidez, ez du parekorik: non jarri begia han jartzen du harria. Eta futbolean ere aparta da, nahiz eta makuluekin ibiltzen den, hanka bakarra duelako. Aixa ez da nire eskolako beste lagunen arreben modukoa. Baina oso jatorra da eta oso ongi pasatzen dugu elkarrekin.



9 URTETIK AURRERA

Izenburua: Gaspar eta zuhaitzak
Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Aizkorri


Gasparrek errege izena du. Zortzi urte ditu, eta mila bihotz eta andregai bi, eta panpina birbirramona bat, eta txokolatezko domina bat. Ez zaio terapia gustatzen, Don Inorrez-en beldur izaten da, eta arazo handi bat dauka, sabelean, zuhaitzekin!


Zeuk ere irakur eta goza ezazu ipuinekin

No hay comentarios: