Ipuin eta letren terrazak
Euskara Sailak eta Arrigorriagako Udal Bibliotekak udako ohiko programa aurkezten dizuete: LIBURU ETA IPUINEN TERRAZAK, euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena.
Ekainaren 16tik uztailaren 16ra bitartean, 17:30etik 19:30era, Lehendakari Agirre parkera doazenek umeentzako ipuin eta liburu eskaintza oparoaz gozatu ahal izango dute, koloreztatzeko eta marrazteko aukera izango dute eta hainbat tailer eta jarduera izango dituzte, hala nola, txotxongiloak, ipuin-kontalariak...
Udako arratsaldeak entretenigarri egiteko, astelehenetik ostiralera, lau aste horietan zehar, umeek hitzordua daukate euskararekin eta irakurketarekin Lehendakari Agirre parkean.
El Departamento de Euskera y la Biblioteca Municipal de Arrigorriaga os presentan su tradicional programa de verano: LIBURU ETA IPUINEN TERRAZAK, una propuesta a favor del uso del euskera y la lectura infantil.
Quienes se acerquen al Parque Lehendakari Agirre del 16 de junio al 16 de julio, de 17:30 a 19:30, podrán disfrutar de una variada oferta de cuentos y libros para niños/as, la posibilidad de colorear y dibujar y numerosos talleres y actividades, como títeres, cuentacuentos...
Para amenizar las tardes de verano, de lunes a viernes, durante todo el mes, los niños/as tienen una cita en el Parque Lehendakari Agirre con el euskera y la lectura.