2008/04/12

Irakurketa kluba - Pako fakirra


Idazlea: Xabier eta Martin Etxeberria
Marrazkilaria: Jose Belmonte
Argitaletxea: Elkar


Pako fakirra fakirra zen. Badakizue, fakir bat, durbante, bizar luze eta gorputz argalarekin. Neurri eta itxura guztietako ezpatak irensten zituen. Harrigarria zen hura ikustea; arabiar ezpata okertuak bezala irensten zituen ijitoen ganibet distiratsuak. Denak barrura bere eztarri luzetik behera. Baina behin, Pako fakirra gaixotu egin zen, eta orduan…

Bere zirkuko lagunak, Joxemiel ipotxa malabarista eta Ofelia, ehun kilotik gorako trapezista erraldoia, Pako animatzen saiatzen ziren, kezkatuta baitzeuden bere itxurarekin.

Liburua gustukua izan baldin baduzu, Pako fakirra eta Zokomokordo, Pako fakirraren bigarren abentura liburua irakur dezakezu, Pako Pakistanera, bere jaioterrira joaten denekoa bere etxekoak bisitatzera.

No hay comentarios: