2007/12/05

ELEBILA: Lehenengo bilatzaile euskalduna


Euskarazko bilatzailea jaio da: ELEBILA. Hemendik aurrera Interneten euskarazko orrien artean bilatzea posible da, bilatzaile honek euskarazko orriak besteengandik bereizten dituelako. Gainontzeko bilatzaileek ez dituzte euskarazko orriak eta besteak desberdintzen, eta zenbait hitz bilatzeko orduan, adibidez “libre”edo “telefono” euskarazko zein gaztelerazko orrialdetan bilatzen dute; horregatik esan dezakegu bilatzaile euskalduna dela Elebila.

Berri onak euskal hiztunentzat.