2010/10/28

Liburu berriak eta joko berri bat

Hauxe duzue Abusuko Bibliotekako azaroko liburu berrien aukeraketa. Guztiak ikusteko sartu gure katalogoko NOBEDADEAK atalean.

Horrez gain, JOKO bat aurkeztu nahi dizuegu: liburu berriak aurkezten ditugun bakoitzean, gure blogean (edo zuen posta elektronikotik irudia deskargatuz) berria ilustratzeko argazkian agertzen den idazlearen izena asmatu beharko duzue, eta erantzunak Abusuko Bibliotekako e-mailaren abusuliburutegia@arrigokultura.org bidez guri igorri. Erantzun zuzenen artean sariak zozkatuko ditugu.

Nor da hilabete honetako idazlea?



Esta es una muestra de las novedades de noviembre en la biblioteca de Abusu. Para ver todos los libros entra en la sección NOVEDADES de nuestro catálogo.

Por otro lado queremos presentaros UN JUEGO: cada vez que publiquemos una noticia sobre nuevos libros adquiridos por la Biblioteca de Abusu, tendréis que adivinar el nombre del autor o autora que aparecerá ilustrando la noticia en nuestro blog (o descargando la imagen a través del correo electrónico) y enviarnos la respuesta al e-mail abusuliburutegia@arrigokultura.org de la Biblioteca de Abusu. Rifaremos distintos premios entre las respuestas correctas.

¿Quién es el autor de este mes?

2010/10/25

Irakurketa bultzatzeko tailerra

Ostiralean, urriaren 29an, arratsaldeko 6etan, 8 eta 10 urte bitarteko gazte talde bat Udal Bibliotekan (herrigunekoan) bilduko da, gure gazte aldizkariaren lehenengo zenbakia idazteko.

Hasierako bilera horretan, azalaren diseinua eta aldizkariaren izena landuko dituzte.


Parte hartzeko interesa baduzu, etorri Liburutegira



El viernes 29 de octubre, a las 6 de la tarde, un grupo de jóvenes entre 8 y 10 años se dan cita en la Biblioteca Municipal de Arrigorriaga (casco) para redactar el primer número de nuestra revista juvenil.

En esta reunión inicial, trabajarán sobre el diseño de la portada y el título de la revista.

Si te interesa colaborar, acércate a la Biblioteca

2010/10/21

Abusuko ikasleak bibliotekako tailer batean ari dira aste honetan

Abusuko Zamakola Eskola eta Abusu Ikastolako 3. eta 4. mailako ikasleak Bibliotekako “Animaliek hizketan zekiten garaian” izeneko tailerrean ari dira parte hartzen aste honetan zehar, Euskararen astearen programaren barruan, Galtzagorri Elkartearen eskutik.

Literatur tradizioan betidanik erabili izan dira animaliak giza sentimenduak azaltzeko (edo irudikatzeko) eta jarrera ereduak eskaintzeko. Haurrek, gainera, animaliengan islatzen dituzte sarri beren sentimenduak.

Tailer honetan lau alegi original sortu dituzte musika eta irudi animatuen laguntzarekin eta jolas literarioaren bidez alegi hauetan murgiltzen dira haurrak.



Alumnado de 3º y 4º curso de la Escuela Zamakola e Ikastola Abusu participan esta semana en el taller “En la época en la que los animales hablaban” que se está desarrollando en la Biblioteca de Abusu a cargo de Galtzagorri Elkartea dentro de la Euskararen astea.

En la tradición literaria siempre se han utilizado a los animales para representar nuestros sentimientos y ofrecer nuevas actitudes. Además, los niños y niñas proyectan a menudo sus propios sentimientos sobre los animales.

En este aula se presentan 4 fábulas originales acompañadas de música e imágenes y los participantes del taller se sumergen en ellas a través de un juego literario.

2010/10/18

Ipuin kontalariak eta eskulanak


Data: 2010-10-22
Hizkuntza: Euskara

Urriaren 22an, ostirala, Arrigorriagako Bibliotekan (herrigunekoan) elkartuko gara 6 eta 7 urteko umeek “FÉLIX, EL COLECCIONISTA DE MIEDOS” ipuina entzun dezaten.

Entzun ostean, beldurrei eta kezkei buruzko gogoeta egingo da. Istorio honekin, sentimenduak adieraztea ahalbidetuko dugu, eta haurrei lagundu egingo diegu uler dezaten zein positiboa den sekretuak lagunekin partekatzea eta beraiekin norberaren buruaz barre egitea.

Ondoren, istorioarekin erlazionatutako jarduera plastikoa egingo dugu.



El viernes 22 de octubre nos citamos nuevamente en la Biblioteca de Arrigorriaga (casco) con los niños y niñas de 6 y 7 años para escuchar el cuento

“FÉLIX, EL COLECCIONISTA DE MIEDOS”

Contada del libro y reflexión entorno a los miedos y preocupaciones. Con esta historia favoreceremos la expresión de los sentimientos y ayudaremos a los niños a entender lo positivo que es compartir secretos con los amigos y reír junto a ellos de nosotros mismos.

A continuación realizaremos una actividad plástica relacionada con la historia.

2010/10/15

Perretxiko, onddoak eta sendabelarrak

Udazkenean sartuta gaudelarik, Abusuko Bibliotekako TOPAGUNEA deituriko txokoak perretxiko, onddoak eta sendabelarrei buruzko hainbat liburu eskaintzen dizkizue, udazkeneko paseoetan beroriek bilatu, bereizten ikasi, maneatu edota dastatu ditzazuen; bai eta hainbat belarren ezaugarriak ezagutu eta hauek gordetzen eta erabiltzen ere ikas dezazuen.

Goza dezagun udazkeneko kolore, paisaia eta naturak eskaintzen dizkigun produktuez.



Entrando ya en el otoño, el rincón TOPAGUNEA de la Biblioteca de Abusu pone a vuestra disposición una serie de libros sobre setas, champiñones y plantas medicinales, para que en vuestros paseos por los bosques o caminos disfrutéis recogiendo, aprendiendo a distinguir, cocinar o preparar setas y champis, así como las propiedades de las diferentes plantas medicinales que crecen a nuestro alrededor; cómo guardarlas y utilizarlas.

Disfrutemos de los colores, paisajes y productos que nos ofrece la naturaleza en otoño.

2010/10/13

Urriak 24, liburutegi eguna


Espero dugu Herriguneko Udal Bibliotekak Liburutegi Eguna 2010 ospatzeko prestatu duen egitaraua interesgarria izatea.



Esperamos que el programa que la Biblioteca Municipal de Arrigorriaga (Casco) ha preparado para celebrar el Día de la Biblioteca 2010 os resulte interesante.

2010/10/08

Helduentzako irakurketa tailerra

Lau urte dira irakurketaz arduratutako helduen talde bat asteazkenero biltzen dela herriguneko Udal Bibliotekan, liburuak aztertu, komentatu eta gogoeta egiteko.

Nahi dugu zuk jakitea zein liburu ari diren irakurtzen; izan ere, beharbada, zure interesekoak izango dira eta Irakurketa Tailerrean parte hartzen animatuko zara. Dena dela, ez astirik ez baduzu eta irakurtzea gustuko baduzu, gida legez erabil dezakezu, zure irakurketak aukeratzeko orduan.



Hace cuatro años que un grupo de personas adultas con inquietud por la lectura se reúne los miércoles en la Biblioteca Municipal del Casco para analizar, comentar y reflexionar sobre libros.

Queremos que sepas que títulos están leyendo porque quizás despierten tu interés y te animes a participar en este Taller de Lectura. Pero si no tienes tiempo y te gusta leer pueden servirte de guía a la hora de seleccionar tus lecturas.

2010/10/07

Pelikula berriak Abusuko bibliotekan


Hemen bidaltzen dizuegu Abusuko Bibliotekan eskuratu berri ditugun pelikuletako batzuk. Guztiak ikusteko satu gure katalogoan.



Estas son las nuevas películas que podrás encontrar en la Biblioteca de Abusu. Para ver todas, entra en nuestro catálogo.


2010/10/05

Ipuin kontalarien tailerra

Datorren ostiraletan, urriaren 8 eta 15ean, Herriguneko Bibliotekan elkartuko gara ipuin-kontalarien beste saio baterako. Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara bitartean, 4 eta 5 urteko neska-mutikoek, Apika taldeko ipuin-kontalariek euskaraz kontatuko dizkieten istorioak entzun ahal izango dituzte. Saio honetarako, honakoa proposatu digute:

ZIRKUA

Har ezazu parte!
Etor zaitez!



Los próximos viernes, 8 y 15 de octubre, nos reuniremos en la Biblioteca de Arrigorriaga (casco) para una nueva sesión de Cuentacuentos. Niños y niñas de 4 y 5 años, de 6 a 7 de la tarde, podrán escuchar las historias que en euskera les contarán las cuentistas del grupo Apika. Para esta sesión nos han propuesto:

EL CIRCO

¡No dejes de participar!
¡Acércate!