Umeentzako irakurketa kluba / Club de lectura infantil
Izenburua: Guo Suang: Txinako laguna
Egilea: Antton Irusta. Enrique Morente
Guo Suang, hamar urteko neskatila, Pekinen bizi da, Txinako hiriburuan.
Aitona-amonekin eta gurasoekin bizi da. Izugarri gustatzen zaio ipuinak idaztea eta kontatzea. Liburu honetan Guo-k Txinako ipuin ederrak kontatzen dizkigu; hala nola, Txinako harresia, tearen kondaira, arrozaren jatorria, gatza nola aurkitu zen, eta abar.
Liburu honek Txina urrunera eramaten gaitu, bertako paisaia, usaina, zaporeak etab. erakutsiz, beste mundu hori geureganatu eta hobeto ezagutzeko; azken batean, kultura ezberdinen artean zubiak eraikitzeko aukera paregabea eskainiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario