2009/05/21

Umeentzako irakurketa kluba / Club de lectura infantil


Tituloa: Izeko Mirenek lagun berria du
Egilea: Goio Ramos
Marrazkilaria: Eider Eibar
Argitaletxea: Ibaizabal


Izeko Mirenek lagun barria duelako haserre homen dago ama. Uxuek ez du ezer ulertzen: zergatik ote dabil umore txarrez egun osoan amatxo? Galde egiten duenean, ordea, erantzun bera jasotzen du beti; ez duzu ulertuko, baina...

Uxuek, Miren izekoarekin sekulako harremana duen neskatxak, familiarteko bizitza nola gaiztotzen den azaltzen digu. Pixkanaka jakingo dugu, izeko Mirenek lagun berria duela, Arantza, eta horregatik dagoela haserre edo mindua Uxueren ama.

Bukaeran, Goio Ramosek bi emakumeen arteko harremana naturaltasunez erakutsiko digu. "Orduan, Arantza ere dut izeko?" galdetuko du Uxuek, gizakion arteko begirunearen eta maitasunaren apologia den liburu honetan.

No hay comentarios: